XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PARROKOENTZAKO

Bilbao'tik etorri yaku ointxe irakurriko dozuen idazki eder au, ta oso-osorik argitaltzen dogu.

Agur jaupari on ori: Bilboko Sociedad Coral deritxon abes-bazkunako gaste aldra baten ixenian eskarr bat eskatzen dautzut.

Aldra edo pillo onen asmua da Bizkaiko erri txikijetara, jaupak edo mezak abestuteko juatia, erriko jayetan; eta onetarako, jakin erazo gura dautse Bizkaiko txaunburu gustijeri, edonora juateko gertu dagozala onetarako, jana ta bultzija bakarrik ordaindu ezkero.

Uste dot JAUNGOIKO ZALE izparringijan argitalduko dozula izparr au, ta eskarrak egiñik geratzen naz zeure agindupian.

C. Irazabal'dar Endika.

B. I. Aldra onen biar ixana dabenak zuzendu bediz: E.C.I. Apart. 3,Bilbao.